1 Sarrera


Segika nituela jabetu nintzenetik, barrandari asko ezagutu ditut. Askotan pertsona berbera egoten zen zain nire ohiko tokietan. Nahiko arrunta zen egun berean eta edozein ordutan zelatari berbera bizpahiru aldiz topatzea. Bere presentzia nabarmenduz nire zain zeudela jakinarazi zidaten zenbait alditan. Estutzeko asmoz egindako estrategia zen, baita nagusikeriazko erakustaldia ere. Hogeita lau orduz zelatatuta bizi naiz urte askoan, fisikoki eta tresnerien bidez.


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina