4 Babes-neurriak

Bideo-kamera bat jarri nuen etxeko sarreraren aurrean ezkutatuta. 2010eko maiatzaren 29an, etxetik bi minutu atera ondoren bat sartzen grabatu zuen. Ez zuen argia piztu, baina eskaileraren argia piztuta zegoelako bizkarrez sartu zela antzematen da. Segundo batzuk besterik ez zuen behar izan atea irekitzeko. Gordeta nituen beste grabazio batzuk arreta handiz begiratu nituen: batean sarraila irekitzen eta ixten aditzen da, ikusi batez, aurrekoan bezala sarrerako argia piztu gabe sartu baitzen. Aurrekoan bezala, sarrerako argia piztu gabe eta etxetik atera bezain laster sartu zen. Apaletako liburuak mugitzerakoan atera zuen zarata entzuten da.
Jabetu nintzen etxean sartzen zirenean kamera martxan uzten zutela, behin barruan egonik oso erraz ekidin zitekeen grabazio eremua. Ateratzeko unean kamera gelditzen zuten eta azkeneko artxiboa ezabatu. Grabazio osoa ikusi gabe, honek usten zuen agerian norbait ibili zela barruan. Ateratzeko denbora gehiago behar zuten. Atera baino lehenago begiratu beharko zuten ea inor ote zegoen eskaileran, eta ziur aski kideren bat izango zuen kanpoan abisua emateko. Eszena luzeegia geldituko zen grabatuta. Honek datu garrantzitsu batzuk eman zizkidan zelatarien prozeduraz. Bazekiten ez nuela bideo-kamerak grabatzen zuen guztia -bost bat orduko iraupenekoa- begiratzen, ezta hasierakoa ere, bukaera, aldiz, bai, eta gainerakoa zatika. Hau dena jakiteko etengabe kontrolatu behar zituzten nire ordenagailuak.

Grabazio osoa ikusten hasi nintzen. Berehala jabetu ziren eta ez omen zitzaien gustatu. Kamerak jasotakoa ikusten nuenean ordenagailua blokeatzen zidaten; beste edozein ordenagailutan etenik gabe ikusten nituen.

Bideo-zaintza eta alarma jarri nituen, eta, hauek manipulatzeko eta desaktibatzeko eragozpen handia ez dutenez, oztopo fisikoak ere bai: atalaga bat, eta atea goitik behera eta alde batetik bestera zeharkatzen zuen altzairuzko kable bat. Atea irekitzeko oztopo handia. Dena jartzeko ate-zangoa egokitu nuen. Bukatu ondoren, berriro atea ireki nuenean, egin nuena bere gustukoa ez zela garbi adierazi zidaten: zinta itsaskorraz egindako metro bateko gurutze bat jarri zidaten atean bertan. Beste une batean, erantzungailuan grabatuta utzi zidaten requiem bat izan zen beste heriotza mehatxu bat. 



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina