Donostiako Udaletxeko
Ingurugiro Sailera jo nuen informazioari esker: nirea bezalako kasu gehiago
iritsi zitzaizkien. Ingurumeneko toxikotasuna neurtzen duen EHUko talde bateko
irakasle batekin harremanetan jarri nintzen. 2012 maiatzaren 23an elkartu
ginen. Analitikak eta eman nion informazioa aztertu ondoren etxeko plano bat
egin zuen. Datu guztiak bildu ondoren esan zidan egoera larri baten aurrean
nengoela, eta ordurako, jarraika nituenek bere telefonoa ere zelatatuta izango
zutela. Datu interesgarri asko eman zizkidan: laborategi batean diseinatzen
dituzte toxikoak. D10 motako metal partikulak
-izugarri txikiak- erabiltzen dituzte. Albeoloei itsasten zaizkie, eta
oso zaila da gero hortik kanporatzea. Edozein tokietatik bota ditzakete, etxean
sartu gabe ere, sarrailatik, sukaldeko kanpaitik… Merkurio lurrunkor eran
prestatzen dute. Epe baten barruan desagertzen da testuinguruan inongo
arrastorik utzi gabe, bakarrik intoxikatuta izan den gorputzean. Zalantzak
zituen beldurtu edo hil nahi izan ote ninduten. Behin atean gurutze bat jarri
zidatela esan nionean keinu hunkigarri bat agertu zitzaion aurpegian, eta
gaineratu zuen edozein hanka sartze edo
gehiegikerietan harrapatuta bost axola zaiela. Xurgagailu arruntak ez erabiltzeko esan zidan,
poltsetatik D10 partikulek ihes egiten baitute airean gehiago zabalduz;
zikinkeria harrapatzeko iragazki moduan uraz baliatzen direnak gomendatu zidan.
Aholku batzuk eman zizkidan: tabernetan edalontziak ez erabiltzea, hots, beti
botilatik edatea, Garbi adierazi zidan etxean sartu direla sumatzen badut
haizagailuak piztu, leihoak zabaldu eta berehala alde egin. Bestela, dena
itxita utzita alde egin, etorriko ziren ahal zuten bezain azkar toxikoen
neurketa bat egitera. Baina hurrengo batean telefonoz hizketan ari ginela,
aukera hori baztertu zuen, beraientzako oso arriskutsua baitzen. Eman nizkion
analitikak taldean aztertu zituzten: izan nituen sintometako asko merkurioak
sortutakoak zirela esan zidan, eta Austrian jaso nuen tratamendua egokia zela.
Udaletxeko Ingurugiro Sailean informazio baliagarri gehiago eman zidaten:
zenbait toxiko ez dira gernu eta odoletan agertzen, hortik oso azkar gantzean
eta zenbait gorputz ataletan kokatzen baitira; ilean eta izerdian antzeman
daitezke batzuk, ez denak, eta hori ere epe baten barne. Zenbait toxiko
detektatzeko oso garestia den tresneri berezia behar da, eta holakoa
Toxikologia Institutuan dute.
Luzez jasan nituen gehiegikerien kronika
- Orri nagusia
- Luzez jasan nituen mehatxu eta erasoen laburpenare...
- 1 Sarrera
- 2 Zelatatze eta mehatxuak
- 3 Intoxikazioak
- 4 Babes-neurriak
- 5 Abisuak eta sabotajetak
- 5.1 Manipulazioak bideo-zaintzan
- 5.2 Frogak jasotzeko trabak
- 6 Ingurua suntsitu nahian
- 7 Analitiken emaitzak
- 7.1. Toxikoen eragina
- 8 Udala. EHU.
- 8.1. Toxikologia Institutua
- 9. Kutsadura elektromagnetikoa
- 10. Esesteen eta pozoitzearen laburpen kronologikoa
- 11. 2014tik aurrera
- 12. Jarritako slaketak
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina