Oihua




Prentsan argitaraturiko torturatuak izan ziren hainbaten lekukotasunez osatuta

Buruan txano bat jarrita,   hormari begira jarri ninduten ziegan
Oihu, irain eta mehatxu artean galdeketa luzeak egiten zizkidaten
Bakarrik nengoen. Nire oihuak eta negarrak ezin zituen inork entzun
Kanpoko inork ezin zidan lagundu.
Izututa nengoen eta berdin zitzaidan bertan hiltzea.   Barneko zauriak zabalik daude
Oihu sendo bat entzuten da,  amaren ahotsa gau erdian deika
Atzean geldi ez dadin inor, aurrera jo dezagun
Oztopoak gaindituz bidean zehar goaz eta askatasuna nire semea da
Torturapean bizi izandako  umilazioak eta irainak luzeak izan ziren:
polizia goraipatzea, ereserki faxistak abesaraztea, sexu arloko umilazioak.
Une hartan, nahiago nuen ni jotzea, erruduna sentitu nintzen,
denboraren zentzua galdu nuen.
Ziegan beti argia piztuta zegoen eta galdeketa gela oso ilun.
Begiak estalita, espazioaren zentzua ere galdu nuen
Oihu sendo bat entzuten da,  semearen ahotsa ziegatik deika
Oztopoak gaindituz malda gora goaz, bakea gura zain dago tontorrean
Barneko zaurien aztarnak ez dira joan
Oihu sendo bat entzuten da, abertzale guztion ahotsak deika
Oztopoak gaindituz bidean zehar goaz eta helmugan topatuko gara
Bideak politak dira bertan aurkitzen dituzun lagunengatik
Poltsa, elektrodoak, kolpeak, drogak, exekuzio simulazioak. Oinazea dagoen lekuan gaude.
Abertzale guztion borrokak lagundu zidan indarrak  metatzen.

Oztopoak gaindituz jarrai dezagun elkarrekin, elkarrekin.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina