Laneko eguerdiko tartean bazkaltzera joaten nintzen tabernako nagusiaren
alabak, eta artatzen ninduen dentistak dei anonimoak jaso zituzten ordu
txikitan. Behin nire atzetik dentistaren kontsultako ateraino jarraitu ninduena
ez omen zebilen txantxetan. Larderi saio hauek pairatu nituen
sintomatologiarekin zerikusia badute. Ahoko gaitzak -oietako odol-jarioak eta
infekzioak urtetan pairatu nituen- sendatzen saiatu zen dentista erasotzaileen
jomuga ere bilakatu zen. Janaria ere oso garrantzitsua zen, toxikotasunaren
ondorioz pairatu nuen desnutrizioarengatik, bestalde, etxean bazkaltzen banuen toxikazioa eraginkorra zen, digestio prozesua
izugarri astuna suertatzen baita. Hauek atea itxi ziezadaten nahi omen zuten.
Nik bezala, jatetxearenak ere behin baino gehiagotan eskatu zuen deien egileak
identifikatzea. Zenbait kasutan inongo arazorik gabe argitzen den zerbait
izanik, guk isiltasuna jaso genuen. Deiei oso gogor erantzun zieten arte eta
Ertzaintzan hainbat salaketa jarri arte iraun zuen. Ikaratze-estrategia ez
zitzaien ondo atera, ez nirekin ezta dentista eta jatetxekoarekin, baina nire
kasuan beste bide batetik jo zuten, ikara-sortze
mailatik dezente haratago joan baitziren.
Luzez jasan nituen gehiegikerien kronika
- Orri nagusia
- Luzez jasan nituen mehatxu eta erasoen laburpenare...
- 1 Sarrera
- 2 Zelatatze eta mehatxuak
- 3 Intoxikazioak
- 4 Babes-neurriak
- 5 Abisuak eta sabotajetak
- 5.1 Manipulazioak bideo-zaintzan
- 5.2 Frogak jasotzeko trabak
- 6 Ingurua suntsitu nahian
- 7 Analitiken emaitzak
- 7.1. Toxikoen eragina
- 8 Udala. EHU.
- 8.1. Toxikologia Institutua
- 9. Kutsadura elektromagnetikoa
- 10. Esesteen eta pozoitzearen laburpen kronologikoa
- 11. 2014tik aurrera
- 12. Jarritako slaketak
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina