Haize egoki batez hasi zen eguna. Botila xanpaina
xaflaren kontra lehertzean entzun zen
“Zorionak zuri”
Irribarrez motorra berotzen hasi zen Abiadura Handiko
Trena. Ilusiotik abiatu zen koadrilaren eztei-bidaia.
Zeharkatu behar genuen tunela abiatu aurretik erori zen. Tunelaren aurrean
geundela jabetu nintzen
Zuloak tapatzen trebea den Hamalau Zakua etorri zen, zaku
hondogabea. Hurrengo tuneletan,
trebeagoak diren trajedun langile gehiago, gorbata eta
guzti, sartu ziren behin eta berriz.
Bere garraio azkarrenaz baliatu ziren ehunka atera
zituzten zakuak eramateko.
AHTxez, AHTxez usinka
hasi nintzen. Alergia ote zen trajedunek galdetu zidaten.
Tunel bakoitzetik atera ziren andregaiek Grazia bera
zuten: Dirua, Dirua, Dirua. Hau Grazia
Maitasun zintzoa herritarrena, zioten trajedunek. Gure eztei-bidaiak ere ordaintzeko prest
daude.
Jendetza bildu zen geltokian. Xahuketa gehiago ez!
Herritarrok erabaki! lelopean.
Kalera atera zen polizia, !Akabatuko zaitut! mehatxuen artean.
Ekologistak, kazetariak, haurrak eta gurasoak jipoituak
izan ziren.
Trajeak ederki lisatuta baina AHTzak erabat bustita
ateratzen ziren tuneletan sartzen ziren bakoitzean.
AHTxez, AHTxezka jarraitu nuen, seguruena, azkarrena,
garbiena zela zioten bitartean.
Egin zituzten zubietatik suntsiketa ikusita negarrez hasi
nintzen.
“Errekastoak, mahatsondoak eta zuhaitzak non daude?”
AHTxez, AHTxezka ni eta
haserretzen hasi ziren. Trenetik bota ninduten.
Ziztu bizian hanka
egin zuten. Ukabila leihotik erakutsiz mehatxuka aritu ziren.
Herriaren kontra neurriak hartuko zituztela ozenki zioen
motor orroak.
GALera izugarriak ekarri ditu inposizioaren trenak Herria
ordaintzen ari da.
Trajeduna eta andregai Dirua erabat maiteminduta doaz
bero hodeiek sortutako ekaitz-tunel barnera
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina