Amets berdina genuen ia beteta, neguan zehar elkarren
ondoan eskuz helduta, goxo horrela, ez genuen ezer gehiagorik behar.
Udaberrian
txorien kantuetan gure maitasuna loratzen zenean ez genuen pentsatu udaren
aldean jasoko genuela horren kolpe bortitza, eta hain tristerik geldituko
nintzela.
Oroimen
mingotsa ez zitzaidan urruntzen nahiz eta saiatu.
Nora
eraman zituzten, ez ziguten esan.
Uda
bukaeran gauza bakar bat desiratzen nuen.
Leiho
ertzetik urrutira begira zu zinen nire amets bakarra.
Presoa
izanik eta halere adorez beti. Bakartze mugen gainetik zure indarra nagusi,
amore eman gabe.
Gu
suntsitzeko ahalegin anitzek antzuak izan ziren, haizea alde genuen. Ez etsi,
oihukatzen nuen.
Amets
berdina genuen ia beteta. Oroimen horiek bizirik diraute; zure
zain nago, ez etsi.
Eutsi
gogor. Iritsiko da eguna.
Iltzatu
dizkiguten arantza guztiek, ezin izan dute urtaro berrien txorien kantuak
isilarazi.
Nahiz
eta urruti egon ondoan sentitzen zaitut, zuk ematen didazu borrokarako arnasa.
Itsas
zabalean zara kaioa jartzen den masta, zutaz oroitzean bizirik sentitzen
naiz.
Nire
betiko ametsa. Zure zain nago, eutsi gogor.
Neguan
zehar loreak zaindu ditut, kimuz beteta, daude zure zain.
Itxaropenaz
etxea lurrintzen dute.
Oroimen
Guztiak bizirik diraute eta ez dugu sentitzen elkarrengandik hain urruti.
Oroimen
horiek bizirik diraute. Gure betiko ametsa. Agur maitea. Agur maitea.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina