5.2 Frogak jasotzeko trabak

Bideo-zaintzaren disko gogorrean gordeta zegoena ikusteko-eta trabak jarri zizkidaten maiz. Agertu ziren grabazio hutsarteen (2013-07-25) argazkiak ateratzera nindoala, irudiak monitorean agertzear zeudenean, irudi horien pantaila-zatiak bakarrik, itzaltzen zituzten. Pantaila itzalien argazkiak atera nituen. Jabetu ziren agerian gelditzen zela bere manipulazioa, eta hurrengo egunean ez zidaten inongo oztoporik jarri. Beheko argazki segidan agertzen dira -pantaila-zatiak itzalita- eta hurrengo egunean -trabarik jarri ez zidatenean- ateratakoak

Argazki 1

CAM 2ren (itzalita dagoen kamera 2) aurrean agertzear nago (20:56:13) etxean sartzeko unean. Harrapatu nahi nuen eszena itzali zuten.. 



Argazki 2


Berrogeita bat segundo beranduago (20:56:57) etxean sartzean, CAM3ren aurrean agertzear nengoela, kamera hori itzali zuten.

                                                 




Argazki 3
Bezperan ateratzen utzi ez zidaten lehenengo argazkian agertzen naiz.





Argazki 4
Segundo batzuk geroago, atera nahi izan nuen bigarren argazkia, etxean sartzen agertzen naiz. 





-Nire bideo-zaintzaren bidez ere erasotzen naute.
Atal honetan azaldutakoaren ildotik ondorioztatzen da:
-Etxetik noiz atera eta kaletik noiz itzultzen naizen badakite.
-Erreproduzitzen ditudan eszenak ikusteko bideo-zaintzan sartzen dira.
-Bideo-zaintzaren menuan sartzen dira.
-Nire bideo-zaintzaren bidez ere erasotzen naute.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina