Etxean egiten dudana entzuten dute eta honek informazio asko ematen die:
zertan edo beste norbaitekin nagoen,
ateratzera noan... Egin ditudan behaketek eta jarraipenak erakutsi
didate bideo-zaintzaren grabazioa osoa begiratzen dutela eta nire ordenagailuak
etengabe zelatzen dituztela. Hari elektrikotik ordenagailuetan-eta sartzeko
teknika aspaldikoa omen da, hori dela eta norberaren tresneriak hortik kontrolatzen
dituzte.
Nire bideo-zaintza sisteman sartzen direla frogatzen duten lau adierazle
daude:
1- Grabazioen hutsarteak.
2- Kameraren bat edota gehiago une batez monitorearen pantailan itzalita
agertzea, ikusi nahi dudana oztopatuz.
3- Ikusi nahi dudan eszena-sekuentzi zehatz bat erreproduzitzen ez uztea.
Pantailan agertzear dagoenean salto egiten du erreprodukzioak.
4- Bideo-zaintzako menuaren eta programazioaren manipulazioak.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina