Merkurio
Atal honetan azaltzen dudan sintomatologia guztia merkuriok sortzen du.
Merkuriok zeluletan egiten
duen kalte handiarengatik beste metalak kanporatzea oztopatzen du, beraz,
lehentasuna du garbitze prozesuan. Lehenbizi giltzurrunean metatzen da, gero
gibelean, ondoren ehun neurologikoan,
segidan traktu gastrointestinalean, eta bukaeran gainerako ehunetan, kalte anitz
sortuz eta sistema immunologiakoa
kaltetuz.
Artsenikoa
Giltzurrunak hamar egun behar ditu kanporatzeko, epe horren barruan atzeman daiteke ohiko analitikatan.
Toxikatuta izan ondorengo ordu erdian hasten dira sintomak agertzen, baina
intoxikazioa gradualki egiten denean oso zaila da zerbait detektatzea, agertzen
diren lehenengo sintomak ez baitira bereizgarriak -pisu galera, ondoeza
orokorra…- Toxikazioa organo guztietara zabaltzen da, nagusiki gibela eta
giltzurrunera, etabiriketan eta azalean tumoreak sortzen ditu. Artsenikoak
eragindako sintomak(As) bidez adierazita
daude.
Sintomen
iraupena, botika eta desintoxikazio prozesuaren arabera da.
Pairatu nituen sintomen zerrenda:
Anestesia-eragilea:
-2/2,30 ordu irauten du.
-Esnatu ondoren, ahalegin izugarri handiak eginez
ordu erdi bat behar izaten nuen begiak irekitzeko eta zutitzeko. Aurki hasten
ziren agertzen hainbat sintoma:
-Lau bat egunez izaten nituen arazoak
oreka mantentzeko eta mugimenduak koordinatzeko (As).
-Hesteetako nahasmena, mina eta hantura
sentipena. Haize ugari eta beherakoa. Hamar bat egun behar nuen hobeto
sentitzeko, baina nahiko ondo egoteko medikazio intentsibo batez sei bat
hilabete (As).
-Pixagalea handia. Aste batean diferentzia
handia sumatzen nuen, baina erabat ondo jartzeko oso luzea izan zen.
-Zenbait giharretako minberatasuna: bikiak
eta oin azpia bereziki. Aste bat inguru behar nuen hobeto egoteko.
-Apnea aldiak, arnasa-erritmo moteltasun
izugarria eta azaleko arnasketa. Bi bat egun. (As).
-Bihotzerre. Bi bat egun (As).
Metatzearen ondorioz, nagusiki, artseniko eta merkurioaren intoxikazioa
kronikoaren aztarnak agertu zitzaizkidan. Batzuk urtetan pairatu nituen. Atal
honetako sintoma gehienak oso poliki eta progresiboki hasi ziren agertzen, eta
goiko batzuk kronikoak bihurtu:
-Goserik eza (As).
-Gorakadak, digestio arazoak, bihotzerrea
(As).
-Urdaileko mina, dardara (As).
-Hesteetako floraren galera (As).
-Deshidratazioa eta elikadura urritasuna
(As).
-Bihotz taupada bortitzak eta erritmo
azkartzea (As).
-Bihotzaren soploa.
-Zenbait giltzaduren
mina eta hantura.
-Gehiegi izerditzea.
-Hanketan arranpak
(As).
-Mingaina hazita
-Oreka mantentzeko zailtasunak (As).
-Ahultasuna eta ondoeza orokorra (As).
-Bizitasun eta kemenik eza.
-Buru astuna, eta lanerako eragozpen
handiak: oroimen hutsuneak, kontzentrazio zailtasunak…
-Ahozko adierazpenaren moteltasuna.
-Mingaina handituta.
-Sudur, belarri eta ahoko infekzioak,
onddoak (As).
-Sudur, eztarria eta ahoko mintzaren
lehortasuna (As).
-Sudurreko eta oietako odol-jarioak. 2014.ra
arte pairatu nituen.
-Ahoko zauriak. Agertu eta desagertzen
ziren, oso denbora luzez pairatu nituen.
-Gihar-tonuaren ahultasuna (As). Hau ere
oso denbora luzez sufritu nuen.
-Gorputzaren usain txarra.
Azkeneko lauak
bereziki eta tarteka bista arazoak eta estutasuna hasi nintzen aspalditik
nabarmenki pairatzen, gainerako sintomak agertu baino urte batzuk lehenago.
Sintomatologia eta informazio guztia lotu ahal izan nuenean jabetu nintzen
aspaldidanik hasi nintzelaintoxikazioak pairatzen.
-Arazo psikologikoak. Merkuriok sortzen
dituen gehienak pairatu nituen:
urduritasuna, larritasuna, izualdiak, erabakiak hartzeko zailtasunak, haserrekortasuna,
amesgaiztoak, nahasmen denbora-espaziala, sintoma obsesibo konpultsiboak (hau
agertu zitzaidan azkena da, 2012ko apirilaren aldean.Terapia batean sartu nintzen. Urte eta erdi bere menpe egon nintzen).
Borondate askoko
sendagile eta naturista batzuk ezagutu nituen, baina erabat osatzeko,
oneratze denbora zehazten ez dudan sintoma batzuk desagertzeko, denbora
asko, urteak, behar izan nituen. Kontuan hartu behar da 2010eko abenduan hasi
nintzen medikatzen, baina beste urtebete gehiagoz pairatu nituen toxikazio
latzak, 2011ko abenduaren zazpi arte hain zuzen.
Nire kasa jarraitu nuen informazio eta botiken bila. Alemaniatik lortu nuen
beste kelante bat. Austriakoa baino eraginkorragoa zen eta dezente lagundu
zidan, baina erabat desintoxikatzeko
prozesua nire kabuz ikasi eta burutu behar izan nuen. 2016aren amaieran jakin
nuen sintomatologia erabat desagertzeko desintoxikazioa oso ondo antolatu behar
dela, bestela, lortzen diren hobekuntzak ez dira erabatekoak. Intoxikazio
latzen kasuan, giltzurrunek ezin dituzte metalak kanporatu, eta gorputzetik
atera ezinean dauden metalekberrintoxikazioak eragiten dituzte. Aipatu prozesuaren fase batzuk -bost dira- behar den haina errepikatu behar
dira azkeneko fasera iritsi aurretik. Orduan hasi nintzen
erabat osatzen.
Osakidetzan arazo
berdinarengatik tratu bera jaso duen ez naizela bakarra izan argi azaltzen du
“Mercurioen la boca” (Merkurio ahoan) liburutik ateratako ondoko testuak:
Cuando una personaacude a
su médico de cabeceraconvarios de estossíntomas,
eldoctorpuededecirlequeesdebido a su estadonervioso, traumas del pasado, etc… y
esmuy probable queacabeen la consulta de unpsicólogo, o peor, la de
unpsiquiatraquetan solo leatiborrará a fármacosignorante de quizás,
unenvenenamientoalarmante de metalespesados.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina