Ibaia

                                        






Ibaia mututu zen.
Kardantxiloak ez zuen abestu gehiago.                               
Egunsentian zerua beltzez jantzi zen
Loreek ezkutatu zituzten beraien sekretu edarrak.
Nik imajinatu behar izan nuen
jadanik ez zeuden koloretako neure mundua.
Utz iezadazue noizbehinka begiak ixten.
Sentitzen jarraitu beharra dut.
Ibaiak eta txoriak ez zuten gehiago abestu.
Orain hiria erraldoiz josita dago,
kardantxiloak negarrez dio:
zimenduaren artean nire etxea non dago?
Nire kantua ulertzen duten nire anaiak non daude?
Gure etxeak asfaltopean lurperatu nahi dute.
Ez iezadazue begiak ixten utzi,
Abesten jarraitu beharra dut.





iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina