Lehenengo aldiz deitu nienean -2010eko ekaina- alferrikakoa izan zen, hala
ere, sendagile bati kasua eginez 2011ko urtarrilean berriro deitu nien.
Telefonoz eskatu niena -informazioa eta diagnostiko bat egitea posible ote zen-
e-postaz egiteko esan zidaten, eta honekin batera nire datu pertsonalak eskatu zizkidaten. Hemeretzi egun beranduago jaso nuen erantzuna: epaile
baten agindurik gabe ezin zidaten lagundu.
Eskaera telefonoz egin nienean zergatik ez zidaten esan bere protokoloan
oinarrituz ezin zidatela lagundu?
eta, ezin bazidaten lagundu, zertarako behar izan zituzten nire datu
pertsonalak? Bestalde, egitea
posible zutena, toxikotasunari buruz informazioa eman. Berriro, alferrikakoa
izan zen.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina