Zeru gautuaren babesean
kaletan zehar noa zure besoen habiara.
Alde guztietatik begiak
ezkutuka, zelatan.
Ah, non zaude? Zabal ezazu
atea, zu ikusteak indarra ematen dit eta hemen zure zain nago
Ekaitzak gogor jo du, ni
joaterakoan ate itxi ezazu
Agian mina egingo dizute,
maite baitzaitut
Malkoz bustietako begiaz
agurtu nauzu, atzera so egin gabe alde egin behar izan dut
Lurraren ebakiak batzen
gaituen bihotz-zauritan,
Libre sentitzen naiz zure
ondoan, bizi poza.
Ah, non zaude? Kalean ehiza, zure besoetan babes. Gure atzoko ametsa egia bihur dadin laster.
Gau batean edozein gauza
gerta daiteke Euskal Herriko zenbait etxetan.
Gure aitona-amonen ateak
beti zabalik egoten ziren.
Etxe barruan gorde egin
behar dugu askatasuna orain
Ekaitzak gogor jo du, ezkutuka
eraman naute, amets gaizto izan da, zure malko urdineko
itsasora ihes egin dut bere
mehatxu eta kolpeak lehertzen zirenean.
Minak ez dit hautsi muina
Ekaitzak gogor jo du,
ezkutuka eraman naute, amets gaizto izan
da,
zure malko urdineko
itsasora ihes egin dut bere mehatxu eta kolpeak lehertzen zirenean.
Lurraren ebakiak batzen
gaitu bihotz-zauritan
Libre zure ondoan, bizi
poza.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina