Jon Anzaren gomutan
Tren baten zain nengoen,
baina ni jaso gabe alde egin behar izan zuen.
Bueltaka egunero agertzen
zen, nire bila ote zetorren.
Tren baten zain nengoen,
baina norabide galduta zeraman beste batek eraman ninduen
Gauaren dardaran galdu zen,
tunel luze batek erantsi ninduen,
beldurrez, minez, hotzez
ahitu zitzaidan indarra.
Hilobitik altxatu zena
izatea gustatuko litzaidake, nire lagunen besoen aterpean lasai hiltzeko
Ez diot heriotzari bizitza
eskatzen, bizitzari heriotza duina baizik
Eraman ninduen trenaren gidaria non dago?
Itzali zitzaidan ahotsa
minez, hotzez, azkeneko bagoia noizko?
Egia-trenaren zain nago, ez
dut oraindik argirik ikusten,
tunela oso luzea da,
azkeneko bagoia noizko?
Egia-trenaren zain nago, ez
dut oraindik argirik ikusten,
tunela oso luzea da,
azkeneko bagoia noizko?
Tren baten zain nengoen,
bueltaka egunero agertzen zen
norabide galduta zeraman
beste batek eraman ninduen
Argia ekarriko duen
trenaren zain nago
Bidea moztu diote, lurra
astindu du indarrez. Non nago?
Nigatik egin duzuen negarrak
eman dit indarra,
baina trena ilunpean dago, oraindik
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina