1. aldia
1997ko otsailetik
hasita, hamar hilabetez, mehatxuak jaso nituen telefonoz. Askotan etxean sartzen
nintzen unean deitzen zuten; asko heriotz-mehatxuak ziren. Gogor erantzun nien
arte iraun zen. Auskalo zenbat aldiz sartu ziren ere etxean.
2. aldia
2007an adierazi zidaten segitzen zidatela. Garai hartan zelatariek ez
zuten inongo neurririk hartzen ezkutatzeko; nire aurrean agertzen ziren, eta
sartzen nintzen lekuetan nire atzetik etortzen ziren. Begiratzen banien harrotasun
keinuz erantzuten zidaten, edota haserre aurpegiaz eta marmarka hasi. Ni
izutzearren bost axola zitzaien bere baliabideak agerian uztea, besteak beste,
etxean egiten nuena entzuten zutela eta ikusten nindutela; horretaz gain, aztarnak utzi zizkidaten maiz jakinaren gainean egon
nendin: berogailuak piztuta utziz, honen termostatoan eta iratzargailuan
ebidentziak lagaz, gauzak lekuz mugituz…
Etengabeko zelatatzepean nengoen. Etxean,
psikologia bulegoan eta garajean askotan sartu ziren, baita ikastolako lan
gelan ere. Oraingoz, nik dakidala, oporretan zelatatuta izan naizen azkeneko
aldiz 2015. urtean izan zen.
Bere boterearen erakustaldiak maizko eta era askotakoak izan ziren:
-Sabotajeak: txirrinduaren gurpilak hustu eta torlojuak
askatu, ordenagailuak hondatu, postontzitik egunkaria-eta eraman.
-E-posten pasahitzak aldatu.
-Hainbat tresna
manipulatu zituzten: irratia, iratzargailua eta trabak jarri zizkidaten ordenagailu
eta bideo-zaintzan sartu eta aritzeko.
2010 baino
lehenago hainbat intoxikazio pairatu nituen. Nabarmenak izan ziren ikastolan
eta Ikastolen Elkarteko Orientatzaileen Mintegiko batzarrak nituen egunetako batzuk.
Zuten helburua lanerako-eta ahalmena hutseratzea zen, kontzentratzea eta hitz
egitea, besteak beste, asko kostatzen baitzitzaidan.
2010an inork
erantzuten ez zituen dei ezkutu dezente jaso nituen, gauez ateko txirrina jo, argazki asko atera zizkidaten, eta
etxeko atean gurutze bat jarri zidaten.
Nire testuinguru
osoan eskua sartu zuten:
-Luzez artatu naun dentistari eta bazkaltzera joaten
nintzen jatetxeko alabari ordu txikietan deitzen zieten.
-Hasiera batean laguntzeko prest azaldu ziren zenbait profesional
bat-batean laguntza ukatu zidaten; denek toxiko detekzioarekin zerikusia zuten:
EHUko irakaslea, eta Kataluniako eta Austriako laborategikoak.
-Hainbat lagun, eta guraso zirenaren etxean sartu ziren.
Barruan zeudela arreba hurbildu zen eta bat-batean alde egin behar izan zuten
hainbat aztarnak barruan utziz: sukaldeko mahai gainean SD txartela gordetzeko
kaxatxo bat, bazter batean zerrautsa eta ezpal batzuk. Dena bilduta zegoen
txoko batean jasotzeko prest, eta ondoko alfonbra eta besaulkia mugituta.
Etxean ez zen ezer falta. Adituen aburuz ez zen lapur batek egina.
3. aldia.
Pozoidura latzen
garaia da. Gero eta ahulago nengoen. 2010tik aurrera, era sistematiko batez eta kopuru handiz hasi ziren
toxikoaz baliatzen ni pozoitzeko. Intoxikazioa
kronikoa bilakatu zen. Bere asmoa ez zen lanerako-eta eragozpenak sortzea
soilik, ordura arte gertatu omen zen bezala. Etxeko atean ipini zidaten
gurutzeak adierazten zuen zein zen bere asmoa.
Toxikoek kalte
fisiko, neurologiko eta psikologikoak sortu zizkidaten, eta ordura arte pairatu
nituen hainbat sintoma kronikoak bilakatu ziren.
2011tik aurrera,
analitikatan toxikoak agertu eta datuak
biltzen joan nintzen heinean isilmandatariak izan ziren, gehien bat,
zelatatu nindutenak.
Nabarmenak izan
ziren hainbat intoxikazioen erreferentziak azaltzen dituk. Azaltzen ditudan
daten artean pairatu nituenak, sintomatologiari dagokionean, ez ziren -hain-
gogorrak izan.
2010eko
urtarrilaren 29 eta otsailaren 25 bitartean pozoitze latzak maiz pairatu
nituen.
Martxoaren 20,
uztailaren 08, irailaren 05 eta abenduaren 21ekoak ere intoxikazio gogorrak
izan ziren.
2011ko apirilaren
27koa ere gogorra izan zen.
Hortik aurrera
maiz intoxikatu ninduen, bereziki 2011ko urriaren 07 eta abenduaren 06 tartean.
Bideo-zaintzaz gain, alarma eta etxean sartzen oztopatzen zuten beste neurri
batzuk hartu ondoren jasan nituen intoxikazioak ez ziren aurrekoak bezain
gogorrak.. Hala ere, hurrengo egunetan gorakadak eta bihotzerrea gainetik kendu
ezinean ibiltzen nintzen. Garbi zegoen intoxikatzen nindutenak etxean sartu
gabe pairatu nuen sintomatologia merkurioarena soilik zela. Hau guztia kontuan
harturik ondorioztatzen da, anestesiapean nengoenean irentsarazi zizkidaten
toxiko kantitatea askoz handiagoa zela, eta tartean artsenikoa ere bazegoela.
Merkurioa da maiztasun gehiagoz erabili zutena -arrastorik utzi gabe edozein
tokitatik bota baitaiteke-, kopuruari dagokionean ez dut garbi, agian
artsenikoa. Neurri gehiago hartu nituen, hurrengo egunean bertan, abenduaren
7an. Hori egin ondoren desagertu zen arazoa, ez baitut pozoitze gehiagorik
jasan.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina