Hasiera batean uste nuen metal-detektagailuak metalak
antzeman zituela nire gorputzean. Baina, tresnak, metal guztiak detektatzeaz
gain, kutsadura elektromagnetikoa ere antzematen du,
Jakin nuen, gaur egun eztabaidagarria den kutsadura
elektromagnetikoaz ere baliatzen direla hainbati kalte egiteko. Metalek, eroaleak
izanik, elektromagnetismoarekiko sentiberatasuna areagotu egiten dute, eta
kutsadura elektromagnetikoren eraginez metalen eragina kaltegarriagoa da.
Legeriari buruzko datu
batzuk:
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak eremu
elektromagnetikoen ondoriozko arriskuen eraginpean diharduten langileak
babesteko gutxienezko segurtasun eta osasun-neurriei buruz emandako 2004/40/EE
Zuzentarauak 5μw/zm2-ra mugatzen du lanean jasan beharreko eragina, eta
1μw/zm2-ra biztanleriak jasan beharrekoa. Zientzialariek gomendatutako mugatik
-0,1 μw/cm2-kotik, eta beste herrialde batzuetan xedatutakotik- urruti gaude
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 1.066/2001 Errege Dekretuak
ezarritako legezko babes-muga -450 μw/zm2-koa- da egun indarrean dagoena.Kutsadura
elektromagnetikoaren sintomatologia merkurioak sortzen dituen sintomen artean
agertzen da.
Nire etxean neurketa asko egin ditut. Bi logeletako
berogailuen ondoan hamar zentimetroko erradioan, gehienetan agertzen den
kutsadura 2.200 μw//zm2koa
da, zenbait momentuetanaskoz altuagoa. Argindarra eta telefono-sarea itzalita
erradiazioa ez da jaisten, eta leihotik kanpo ez dago. Berogailuak pantaila
gisa egiten du benetako kutsadura eta sorrera eraldatuz. Berogailua kenduta
5.000 μw/zm2ko ingurukoa da. Iturburuari dagokionean, neurgailuak
eraman ninduen beste etxebizitza bat eta nirea banatzen duen gune batera, non
bi senide poliziak diren. Gaur egun bere gurasoak bakarrik bizi dira. Ezin izan
dut argitu honen arrazoia horrekin lotuta dagoenetz.
Kutsadura
elektromagnetikoaren eraginaz, gaur egun, 2017an, ezin dut metalezko gauzak -lepokorik
adibidez- eraman, gorputz osoan agertzen zaidan oinaze eta buruko mina, besteak
beste, jasan ezinak baitira.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina