Barrandan
jarraitzen dute, prozedura besterik ez dute aldatu, gehiago ezkutatu.
Beharraren arabera agertzen dira, zenbait une zehatzetan huts egin gabe, oso
nabarmena izateraino: auzoan eta etxe-azpian, posta bulegoetan. Kontu
elektronikoak blokeatu dizkidate eta birus espioiak instalatu. Bere asmoa bazen
amore ematea, aurkakoa lortu dute. Nire egoera salatzen hainbat erakunde eta
jenderekin egon naiz. Suspertzen joan nintzen heinean, toxikazioen ondorioz
bukatu gabe utzi behar izan nituen hainbat abesti ondu nituen eta lehen
egindako abesti batzuk egokitu, gehiegikeriak-eta gordinkiago salatzeko.
2018ko
urtarrilean Filipinetara joan nintzen. Hiru urte lehenago ezagutu nuen baten
gonbidapena jaso nuen. Bera bizi den uhartetik nahiko gertu nengoela nire Messenger-en
bidez mezu bat bidali nion, bi egun barru iritsiko nintzela jakinaraziz.
Interneteko konexiorik ez dagoen uharte batean pasa nuen bezperako eguna eta
gaua. Hurrengo egunean ikusi nuen, hor egon nintzen bitartean, ordu txikitan,
baten batek Messenger-retik nire laguna iraindu zuela.
Oraindik Filipinetan nengoela, nire e-mailean hiru aldiz sartzen
saiatu ziren. Saiakeren ordenagailuen ezaugarri eta kokapena eman zizkidaten
iritsi zitzaizkidan abisuetan. Une horietan, leku horietatik oso urruti
nengoen.
Telefono zenbaki
batzuk tarteka desagertzen ziren kontaktu-zerrendatik, gero berriz agertzen
ziren. 2018an mugikorreko ekainean pila bat desagertu ziren. 25ean telefono
konpainiari deitu nion arazoa azalduz. Bere zerbitzuko denda batera joatea
gomendatu zidaten. Iritsi nintzenerako, aspalditik desagertutako zenbaki
guztiak agerian zeuden kontaktu-zerrendan.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina