Hasiera batean, Osakidetzak laguntzarik eman ez zidanez, nire kontura ibili
behar izan nuen. Bi laborategitan egin zizkidaten analitikatan intoxikazioa
agertu zen. Batik bat, toxikotasun maila handikoak azaltzen ditut.
Austriako laborategi batean egindako ilearen hainbat emaitza
11-07-21
|
11-11-09
|
MUGA
|
|
Artsenikoa
|
0,084
|
0,057
|
< 0,080
|
Merkurio
|
1,1
|
1,8
|
< 0,80
|
Beruna
|
0,67
|
1,06
|
<0,80
|
Kaltzio
|
1270
|
1830
|
200- 750
|
Magnesio
|
170
|
170
|
25-75
|
Sodio
|
190
|
420
|
20-180
|
Estrontzio
|
4,0
|
6,0
|
0,30-3,5
|
Hona hemen sendagileak bidalitako oharra:
The result from
your Analysis shows a lot of toxic elements. At this reason I would prefer a so
called DMPS treatment (detoxification)…
The higher
results of Calcium and Magnesium are showing a so called Metabolic Acidose.
That means you need extra Ca. and Mg…. The result of the showing high turnover
from Ca. and Mg. is the loss of Ca and Mg…
Merkurioaren eragina ikusten da kaltzio eta magnesioaren emaitzetan. Agertzen den kopuru handia ez da gehiegi
nuelako, baizik eta
merkurioak sortzen dituen kalte askoetako baten ondorioa: azidosi metabolikoa.
Gorputzarentzat beharrezkoak diren aipatu bi osagaiak eliminatzen ditu.
2011ko uztailaren
eta 2013ko urriaren artean bost miaketa egin zizkidaten Donostiako
kontsultategia batean. Metal astunek sortutako toxikotasun handia agertu zen
buruan, gihar ehun ia osoan, kolon eta beste zenbait gorputz organotan, baita
beraiek eragindako hainbat kalte ere: digestio mintzearen lesioa, hesteetako
eta digestio arazoak, ahulezia, nerbio sisteman, buru aldean, ahoan eta muki
mintzaren prozesu degeneratiboak…
Garai horretan ez nuen ezertarako batere kemenik, fisiko zein intelektuala.
Sendagileak egin zizkidan beste zenbait miaketetan desnutrizioa, deshidratazioa
eta toxinak kanporatzeko zailtasun handiak ere agertu ziren.
Hirugarren
miaketan (2011-12-12) pozoidura handiago agertu zen besteetan baino.
Medikazioak agerian utzi zituen gorputz organoetan ezkutatzen diren metalak,
baina, horretaz gain, bazegoen beste arrazoia bat. Garai hartan intoxikazio
dezente pairatu nituen, azkena sei egun lehenago. Toxikoek ez omen zuten
denborarik izan frogetatik ihes egiteko.
Austrian egindako hirugarren analisia.
Gernua
2012-03-21
|
|||
DMPS kelantea jarri aurretik jarri ondoren MUGA
|
|||
Artseniko
|
0
|
0,02
|
< 0,001
|
Merkurio
|
0
|
30,40
|
<10
|
DMPS kelantea jasotzeko
Austriara joan nintzen. Kelantea sartu aurretiko emaitza lehenengo zutabekoa
da, sartu ondoren bigarrenarena, honetan merkurio eta artsenikoa izugarri
altuak dira. Gorputz organoetan itsatsita dauden metal astunak kelanteak mugitzen
ditu, eta gernuan agertzen dira. Modu honetan posible da metalak antzematea.
Emaitza hauek bat datoz pairatu nuen sintomatologiarekin. Hilabetez, gau eta
egunez, eskuineko giltzurrunetik atera zen burrunba desintoxikazioak isilarazi
zuen.
2012ko maiatzaren 9an eta urriaren 3an
Donostian egindako laugarren eta bosgarren miaketetan metal astunak hesteetan
bakarrik agertu ziren. Fisikoki askoz hobeto nengoen, baina apirila aldean hasi
zitzaizkidan agertzen sintoma obsesibo konpultsiboak -hau ere merkurioak
sortzen du- ari ziren indartzen: urte eta erdi bere menpe bizi nintzen.
Hona hemen
sendagilearen oharra:
Conviene
mejorar la dinámica propia de Juan Mari Aizpurua mediante medidas de
desintoxicación.
Juan
Mari Aizpurua está influido energéticamente por factores exógenos…
Se certifica que el Sr. Juan
Mari Aizpurua presenta sintomatología compatible con intoxicación por metales
pesados. Se solicita realizar, en la medida de lo posible, pruebas diagnósticas
de laboratorio.
Metal astunei buruz informazio bila aritu nintzen. Metal batzuk, gaixotasun
larriak sortzeaz gain, arazo neurologiko, kognitibo eta psikologiko sakonak ere
sortzen dituzte, horien artean merkurio eta artseniko. Metal astunek sortzen
dituzten ondorioak nabarmenak dira, baina toxikoak ez dira ohiko frogetan -hain
erraz- azaltzen. Dena programatuta dago pozoituta izan denak sinesgarritasunik
izan ez dezan.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina